ARGUDIO TESTUA
Sare Sozialek eragin dezaketen mina: non dago “intimitatea edo pribatutasuna” gaur egungo gazteentzat, non egon beharko luke mugak?
Nik uste dut, ez dagoela gaizki sare sozial bat edo hainbat edukitzea, zure gustuaren araberakoa da, baina teknologia berriekin hastea ez dago bate ere gaizki, hala nola, lagun berriak egiteko, munduko hainbat leku ezkutu eder, lehendik ezagutzen ez zenituenak ezagutzeko, eta beste gauza asko gehiagorako ere bai.
Nire gustuaren
arabera, nahiago dut nire sare soziala pribatua izatea, nire gauza pertsonalak
edo bestelako edozer lasai igo dezadan, eta norbaitek nire laguna izan nahi
badu edo ezagutu nahi baldin banau nire baimena edukitzea eta ez nahi duen
guztiak ikustea nire orrialdea.
Hala ere, pertsonok gustu ezberdinak dauzkagu eta batzuk nahiago dute berain irudiak, twittak… jendeak ikustea, hau da berain sare sozialak publikoak izatea, axolik ez zaielako edo “famosoak” egiteko, berain irudiak igoaz sarera , baina nire ustez hori harrokeria edo tontokeria iruditzen zait. Baina, gerta daiteke, besterik gabe, zuk ordenagailuaren atzean dagoen “pertsonak”, non ez dakizula nor den, hitz egiten dizula,zuk jarraitu egiten diozu eta denborarekin gehiegi fidatzen zara ,eta, behar bada, ez da zuk uste duzun pertsona , eta zure gauza pribatuak esan eta erakusten dizkiozu eta agian iruzur egiten hari zaizu eta zu leloa bezala ez zara ohartzen eta, halako batean, mundu guztiak zure gauza pertsonalak dakizkite edo irudiak dauzkate, eta,orduan ohartzen zara iruzurra egin dizula eta dagoenekoz beranduegi dela.
Baina beti ez da
horrela gertatzen, egongo dira beste kasu batzuk, non, berain sareak publikoak
edukiko dituztenak eta arazorik edukiko ez dutenak, baina uste dut horiek ez
dituztela beraien irudi pertsonalak igoko ; soilik, lagun berriak ezagutu, ez
iruzurtiak, eta munduko lekuak ezagutzeko asmotan edukiko dutela sarea edo
beste arrazoi askorengatik ere izan daiteke.
Baina, hala ere,
ez dut esan nahi orrialde pertsonala
pribatua izateagatik, ezin zaizula horrelako ezer gertatu, hori zure esku dago,
kontuan hartu beharreko gauza da, nire ustez, kontu handiz ibili beharra
dagoela zer igotzen duzun zure
orrialdera ,zeren eta, hacker asko daude, eta, zure irudia, edo, nahi baldinba
dute lortu, eta, zuk zure orrialdera
igotzen baduzu segituan lortuko dute, eta publikoa egingo dute ,eta, kontuz zer
diozun hortik.
Ondorioz, nire
ustez, bakoitzak bere mugak jartzeko adina badu, tontakeriak alde batera uztea
hobe da eta ez elkar banatu zure pribatutasuna edozeinekin.