domingo, 5 de mayo de 2013


ARGUDIO TESTUA


Sare Sozialek eragin dezaketen mina: non dago “intimitatea edo pribatutasuna” gaur egungo gazteentzat, non egon beharko luke mugak?


Nik uste dut, ez dagoela gaizki sare sozial bat edo hainbat edukitzea, zure gustuaren araberakoa da, baina teknologia berriekin hastea ez dago bate ere gaizki, hala nola, lagun berriak egiteko, munduko hainbat leku ezkutu eder, lehendik ezagutzen ez zenituenak  ezagutzeko, eta beste gauza asko gehiagorako ere bai.
Nire gustuaren arabera, nahiago dut nire sare soziala pribatua izatea, nire gauza pertsonalak edo bestelako edozer lasai igo dezadan, eta norbaitek nire laguna izan nahi badu edo ezagutu nahi baldin banau nire baimena edukitzea eta ez nahi duen guztiak ikustea nire orrialdea.


Hala ere, pertsonok gustu ezberdinak dauzkagu eta batzuk nahiago dute berain irudiak, twittak… jendeak ikustea, hau da berain sare sozialak publikoak izatea, axolik ez zaielako edo “famosoak” egiteko, berain irudiak igoaz sarera , baina nire ustez hori harrokeria edo tontokeria iruditzen zait.  Baina, gerta daiteke, besterik gabe, zuk ordenagailuaren atzean dagoen “pertsonak”, non ez dakizula nor den, hitz egiten dizula,zuk jarraitu egiten diozu eta denborarekin  gehiegi fidatzen zara ,eta, behar bada, ez da zuk uste duzun pertsona , eta zure gauza pribatuak esan eta erakusten dizkiozu eta agian iruzur egiten hari zaizu eta zu leloa bezala ez zara ohartzen eta, halako batean, mundu guztiak zure gauza pertsonalak dakizkite edo irudiak dauzkate, eta,orduan ohartzen zara iruzurra egin dizula eta dagoenekoz beranduegi dela.

Baina beti ez da horrela gertatzen, egongo dira beste kasu batzuk, non, berain sareak publikoak edukiko dituztenak eta arazorik edukiko ez dutenak, baina uste dut horiek ez dituztela beraien irudi pertsonalak igoko ; soilik, lagun berriak ezagutu, ez iruzurtiak, eta munduko lekuak ezagutzeko asmotan edukiko dutela sarea edo beste arrazoi askorengatik ere izan daiteke.

Baina, hala ere, ez dut esan nahi  orrialde pertsonala pribatua izateagatik, ezin zaizula horrelako ezer gertatu, hori zure esku dago, kontuan hartu beharreko gauza da, nire ustez, kontu handiz ibili beharra dagoela zer  igotzen duzun zure orrialdera ,zeren eta, hacker asko daude, eta, zure irudia, edo, nahi baldinba dute lortu, eta, zuk  zure orrialdera igotzen baduzu segituan lortuko dute, eta publikoa egingo dute ,eta, kontuz zer diozun hortik.
Ondorioz, nire ustez, bakoitzak bere mugak jartzeko adina badu, tontakeriak alde batera uztea hobe da  eta ez elkar banatu  zure pribatutasuna edozeinekin.





jueves, 7 de marzo de 2013

Poema kateatua

Argi eta garbi dator ura
ura eta zaborraz gerturatzen da kutsadura,
kutsadura bezain suntsitzaile jotzen digu eguzkiak
eguzkiaren argia eta berotasuna da gure bizitzaren leloa
INAUTERIAK

ZER JAKIN  NAHI  DUGU?


Inauteriei buruzko informazioa jakin nahi dugu

ZERI BURUZKO INFORMAZIO ZEHATZA JASO BEHAR DUGU?

Zergatik ospatzen diren, noiztik ospatzen diren, hiri eta herrietako inauterien arteko ezberdintasunak,  zer diren inauteriak, nola, non eta noiz ospatzen diren, mozorrotuk ospatzen al diren, festak nolakoak diren , eta nondik datorren inauteri izena, hau da, jatorria.


INFORMAZIO ITURRIAK
ZER informazio dago bertan?


Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Inauteri#Jaiaren_izenak_eta_jatorria

Zergatik ospatzen diren, noiztik ospatzen diren, hiri eta herrietako inauterien arteko ezberdintasunak,  zer diren inauteriak, nola, non eta noiz ospatzen diren, mozorrotuak ospatzen al diren, festak nolakoak diren , eta nondik datorren inauteri izena, hau da, jatorria.





INAUTERIAK

Inauteriak bereziki Europan eta Amerikan urtero ospatzen diren festak dira. Urtean behin egiten dira  jai  hauek , negu amaieran, jaien data ez da urtero berdina izaten Garizuma eta Pazkoa kristau ospakizunak erreferentzia moduan hartzen baitira, baina, herri bakoitzak egun ezberdinetan ospatzen dituzte jaiak. Jendeak mozorroturik ospatzen ditu, desfileak eginez  edota desfilerik gabe, kantatuz, dantzatuz eta zarata eginez.  Beste jaiei erreparatuz gero, umore handia daukate jai hauek, bere ezaugarri nagusietako bat da. Adituek, “denbora kartsu bizia” erabiltzen dute inauteriak definitzeko.
Batzuek diotenez, inauteri izena, antzinako erromatarrek Isis jainkosaren omenez egiten zuten  currus navalis  desfiletik  dator, baina beste batzuen ustez, kristau  jatorritik.Euskal Herrian hainbat izenez ezagutzen dira, inauteriak, inauteak, ihoteak eta aratusteak. Bestelako izen bereziak ere ezagutzen dira, probintzia bakoitzeko ezberdinak dira, esaterako, Nafarroan eta Lapurdin zanpantzar izenez ezagutzen dira inauteriak.
Inauteriak zeltiar kulturako elementuekin loturik dago, baina geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren ondorioak dira inauteriak, kristautasunaren baitan kokatu behar dira, bereziki.
Euskal Herrian zarata eginez ospatzen dira jaiak, zaratarekin lurra deia zegoela uste baitzuten, horregatik ereite jai batekin harremandun izan ohi da inauteria. Inauteri tradizionaletan,mozorroa, musika eta dantza badiren  ere ekintza gehiago zeuden; txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota,
Beste batzuen arabera ,udaberriaren hasierarekin lotzen dituzte, eta, beraz, jai hauek duten kristau kutsua ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen.

HERRI-INAUTERIAK  ETA HIRI-INAUTERIAK
Hiri-inauteriak XIX. mende bukaera aldean eratu ziren. Hiri-inauteriak ikuskizun moduan eratu ziren, desfile erraldoi eta luxuzkoak antolatuz eta horietan  miresmena eta lilura bilatuz , gehien bat turismoa erakartzeko. Hiri-inauteri honek  Errenazimentutik Aro Modernora arte, Europa errege gortetan ospatzen zituzten maskara-dantzaldietan dute jatorria. Ameriketan ospatzen diren inauteriak ere hiri-inauteriak dira eta nabarmenena Rio De Janeiroko inauteriak dira.


 
Inauteria- tradizionalak  edo herri-inauteriak, berriz, Europan ospatzen dira gehien bat, herri txikietan. Jarraipen biziarekin Euskal Herriko eta Espainiako beste eskualde batzuetan. Batzuek diotenez, dagoenekoz, inauteri- tradizionalak galdurik dago. Inauteri- tradizionala eta hiri-inauteriaren arteko desberdintasunak nabarmenak dira; herri-inauterietan, mozorroak, antzinako mitologiako pertsonaiaz mozorrotzen dira, mozorroa iraunkorra da eta urtez urte errepikatu egiten da eta askotan belaunaldiz belaunaldi ere bai, beste ezaugarri nabarmena antolakuntzakoa da:  antzinako inauterietan herritarrak ziren moduan antolatzen zituzten,  baliabide eskasekin, askotan erabilgarriak ez ziren jantziekin eta urtez urte erabiltzen diren maskara eta bestelako osagarriekin; hiri inauterietan, berriz, udalak eta jai-batzordeak dira ikuskizunak antolatu eta askotan konpartsen gastu handiko mozorroak eta azpiegiturak finantzatzen dituztenak.


TOLOSAKO INAUTERIAK

Nik aukeratu dudan aztergaia Tolosako inauteriak dira, asko gustatzen baitzaizkit, txiki- txikitatik urtero joaten bainaiz eta bertako mozorro eta karrozak  asko gustatzen zaizkit, edozein modutako mozorroak ikus ditzakezu bertan.
Tolosan ospatzen diren inauteriak dira. Euskal Herriko inauteria ospetsuenak dira, Euskal Herriko publikoa osoa erakartzen baitute. Inauterietako ohiko  mozorroez gainera, Euskal Herriko festetako osagai guztia biltzen ditu, esaterako, koadrilak  txarangak , txosnak, desfileak , soka-muturra ,  txupinazoa. Frankoren diktadura zegoen bitartean, Hego Euskal Herriko inauteri bakarrak ziren, Tolosakoak.









Amodioa

Amodioa,
zer da amodioa?
Leun datorren, eta, latz dijoan sentimendua
Zerra batek baino min gehiago egiten duen
bihotz apurtua
Ilun nahiz argi egoten den barruko sua,
pozik mantentzen gaituen,
ilusio faltsua

Pertsonifikazioaren poema

Paretean itsatsita dagoen lehioak
hitz egin dit,
bere itxutasuna senda dezadan,
pertsiana aurretik kentzeko
ikusteko posible egingo zitzaidan