jueves, 7 de marzo de 2013

INAUTERIAK

ZER JAKIN  NAHI  DUGU?


Inauteriei buruzko informazioa jakin nahi dugu

ZERI BURUZKO INFORMAZIO ZEHATZA JASO BEHAR DUGU?

Zergatik ospatzen diren, noiztik ospatzen diren, hiri eta herrietako inauterien arteko ezberdintasunak,  zer diren inauteriak, nola, non eta noiz ospatzen diren, mozorrotuk ospatzen al diren, festak nolakoak diren , eta nondik datorren inauteri izena, hau da, jatorria.


INFORMAZIO ITURRIAK
ZER informazio dago bertan?


Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Inauteri#Jaiaren_izenak_eta_jatorria

Zergatik ospatzen diren, noiztik ospatzen diren, hiri eta herrietako inauterien arteko ezberdintasunak,  zer diren inauteriak, nola, non eta noiz ospatzen diren, mozorrotuak ospatzen al diren, festak nolakoak diren , eta nondik datorren inauteri izena, hau da, jatorria.





INAUTERIAK

Inauteriak bereziki Europan eta Amerikan urtero ospatzen diren festak dira. Urtean behin egiten dira  jai  hauek , negu amaieran, jaien data ez da urtero berdina izaten Garizuma eta Pazkoa kristau ospakizunak erreferentzia moduan hartzen baitira, baina, herri bakoitzak egun ezberdinetan ospatzen dituzte jaiak. Jendeak mozorroturik ospatzen ditu, desfileak eginez  edota desfilerik gabe, kantatuz, dantzatuz eta zarata eginez.  Beste jaiei erreparatuz gero, umore handia daukate jai hauek, bere ezaugarri nagusietako bat da. Adituek, “denbora kartsu bizia” erabiltzen dute inauteriak definitzeko.
Batzuek diotenez, inauteri izena, antzinako erromatarrek Isis jainkosaren omenez egiten zuten  currus navalis  desfiletik  dator, baina beste batzuen ustez, kristau  jatorritik.Euskal Herrian hainbat izenez ezagutzen dira, inauteriak, inauteak, ihoteak eta aratusteak. Bestelako izen bereziak ere ezagutzen dira, probintzia bakoitzeko ezberdinak dira, esaterako, Nafarroan eta Lapurdin zanpantzar izenez ezagutzen dira inauteriak.
Inauteriak zeltiar kulturako elementuekin loturik dago, baina geroagoko beste kultura, erlijio eta ohiturekin izandako elkarreraginaren ondorioak dira inauteriak, kristautasunaren baitan kokatu behar dira, bereziki.
Euskal Herrian zarata eginez ospatzen dira jaiak, zaratarekin lurra deia zegoela uste baitzuten, horregatik ereite jai batekin harremandun izan ohi da inauteria. Inauteri tradizionaletan,mozorroa, musika eta dantza badiren  ere ekintza gehiago zeuden; txantxak, zarata sortu, eltzeak puskatu, elkarri ura, zahia, irina eta beste gauzak bota, puxikaz eta makilez jo, txakur eta katuen buztanei gauzak lotu, oilarrekin jolastu, etxez etxeko eskeak egin ondoren oturuntzak, iseka egin, irainak bota,
Beste batzuen arabera ,udaberriaren hasierarekin lotzen dituzte, eta, beraz, jai hauek duten kristau kutsua ondorengo bilakaera bati zor zaio. Inauterietan izaki mitologiko gaiztoak uxatzen ziren eta zarata handia ateratzeko baimena zegoen.

HERRI-INAUTERIAK  ETA HIRI-INAUTERIAK
Hiri-inauteriak XIX. mende bukaera aldean eratu ziren. Hiri-inauteriak ikuskizun moduan eratu ziren, desfile erraldoi eta luxuzkoak antolatuz eta horietan  miresmena eta lilura bilatuz , gehien bat turismoa erakartzeko. Hiri-inauteri honek  Errenazimentutik Aro Modernora arte, Europa errege gortetan ospatzen zituzten maskara-dantzaldietan dute jatorria. Ameriketan ospatzen diren inauteriak ere hiri-inauteriak dira eta nabarmenena Rio De Janeiroko inauteriak dira.


 
Inauteria- tradizionalak  edo herri-inauteriak, berriz, Europan ospatzen dira gehien bat, herri txikietan. Jarraipen biziarekin Euskal Herriko eta Espainiako beste eskualde batzuetan. Batzuek diotenez, dagoenekoz, inauteri- tradizionalak galdurik dago. Inauteri- tradizionala eta hiri-inauteriaren arteko desberdintasunak nabarmenak dira; herri-inauterietan, mozorroak, antzinako mitologiako pertsonaiaz mozorrotzen dira, mozorroa iraunkorra da eta urtez urte errepikatu egiten da eta askotan belaunaldiz belaunaldi ere bai, beste ezaugarri nabarmena antolakuntzakoa da:  antzinako inauterietan herritarrak ziren moduan antolatzen zituzten,  baliabide eskasekin, askotan erabilgarriak ez ziren jantziekin eta urtez urte erabiltzen diren maskara eta bestelako osagarriekin; hiri inauterietan, berriz, udalak eta jai-batzordeak dira ikuskizunak antolatu eta askotan konpartsen gastu handiko mozorroak eta azpiegiturak finantzatzen dituztenak.


TOLOSAKO INAUTERIAK

Nik aukeratu dudan aztergaia Tolosako inauteriak dira, asko gustatzen baitzaizkit, txiki- txikitatik urtero joaten bainaiz eta bertako mozorro eta karrozak  asko gustatzen zaizkit, edozein modutako mozorroak ikus ditzakezu bertan.
Tolosan ospatzen diren inauteriak dira. Euskal Herriko inauteria ospetsuenak dira, Euskal Herriko publikoa osoa erakartzen baitute. Inauterietako ohiko  mozorroez gainera, Euskal Herriko festetako osagai guztia biltzen ditu, esaterako, koadrilak  txarangak , txosnak, desfileak , soka-muturra ,  txupinazoa. Frankoren diktadura zegoen bitartean, Hego Euskal Herriko inauteri bakarrak ziren, Tolosakoak.









No hay comentarios:

Publicar un comentario